miércoles, 17 de diciembre de 2008

...KonTzepTuaK ...

Honako ariketa honetan, terminoak eta terminoei beraiei dagozkien kontzeptuak parekatu behar dituzu. Kontzeptuak hauexek dira nahas-mahas: bitakora, klimaxa, close up-a, dolly-a, teleprompterra, ekoizpena, slow motion deritzona, jingle-a, jirafa eta klaketa.

0. Jirafa: Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz.


1. Slow motion: Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea.


2. Telepromterra: Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz.


3.Bitakora: Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko


4. Klaketa: Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.


5.Close-up: Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.


6. Dolly: Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama.


7.Jingle: Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena.


8.klimaxa: Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa.


9.Ekoizpena: Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea.

... AriKeTak ..

Nor da pertsonaia?

0. Errusian sortu zen, Murom hirian hain zuzen, 1899an; eta 1982an hil zen. AEBetan bizitza profesionala egin zuen asmatzaile honek Vladimir zeukan izena. Aditu askok diote bera izan zela telebista elektronikoaren eta bideoaren aita. 1923an, ikonoskopioa asmatu zuen, hau da, irudiak jasotzeko tutua. 1929an kineskopioa ere asmatu zuen. Westinghouse eta Radio Corporation of America (RCA) enpresetan lan egin zuen. II. Mundu Gerran AEBetako gobernurako aholkulari zientifikoa izan zen.

Vladimir Kosma Zworykin

1.CNN telebista kate ospetsuaren jabea eta gizon aberatsa. 1938. urtean sortu zen eta Robert Edward izena jarri zioten gurasoek. Familia aberats baten hirugarren pertsonaia ospetsua. 2002an, 9.300 milioi dolar galdu zituen AOL Time Warner enpresak kolapsoa eduki zuenean merkatuan. United Nations Foundation-i mila milioi dolar eman zion. Jane Fonda artistarekin egon zen ezkondurik.

Ted Turner

2. Kazetari, idazle, telebistalari eta kultur eragile gipuzkoarra. Urrestillan jaioa, 1938an. Merkataritza ikasketak egin ostean, Loiolako Herri Irratian hasi zen esatari lanetan 1962tik 1982ra bitartean. Ez dok amairu taldearen sortzaileetarikoa eta ETBko erredaktore-burua 1983tik 1985ra. Euskaltzain urgazlea eta ETBko zuzendari eta programazio-buru ohia izan zen. Liburu batzuen idazlea: Noiz amatxo? eta Euskal dantzak, kasurako.

Joxe Mari Iriondo Unanue

3. Euskal Telebistaren proiektua pertsonaia honek burutu zuen. Tolosan jaio zen 1928an eta aita idazle ospetsua izan zen Tolosako alkatea eta EAJkidea izateaz gain. Bere ekimenez ETBz gain, HABE, Euskadi Irratia eta Euskadiko Orkestra sinfonikoa ere sortu ziren.

Labaien Ramon

miércoles, 10 de diciembre de 2008

EHU-ko HauTeskunDeak 2008 // 2.aTaZa



Hauxe da Euskal Herriko Unibertsitateko 2008ko hauteskundeei buruzko gure bideolana.
MaIaleN eta GaRaZi

viernes, 24 de octubre de 2008

¡¡##... ThE CoRpoRaTioN ...##¡¡

The Corporation izeneko dokumental honetan egindako ikus-entzunezko muntaia izugarria iruditu zait. Izan ere, zuzendariek argazkiak, kartelak, bideoak, irudiak... denetarik erabiltzen dute. Hau da, ez bideo dokumental soila. Holan ba, erabiltzen diren irudien bidez, oso ondo adierazten da esan nahi dutena. Adibidez, lehenengo atalean industrializazio garaiko azalpenak ematerakoan diru bilete desberdinak erabiltzen dira, bankuen... iharduera adierazteko.

Honez gain, dokumentalean agertzen diren pertsonak, hau da, epresariak, brookerrak, unibertsitate desberdinetako maisuak, aktibistak, kritikoak,idazleak,historialariak, noble saridunak... adierazi eta erabiltzen dituzten metaforak, oso modu zuzenean eta aproposean adieraztea lortu dute. Izan ere, baliabide desberdinak erabiliz oso lan bikaina egin dute.

Irudiei dagokionez, nire ustez dokumental hau material oso onez josita dago. Izan ere, hasieran aipatu bezala, bideoez aparte, irudi oso esanguratsuak erabiltzen dira, enpresekin zerikusia dutenak. Holan ba, aipatzekoa da, zelan lotzen duten irudi errealak eta kartelak, edo marraztutako irudiak eta beraien arteko loturak eta konparaketak. Era beran, irudi eta soinuen arteko konbinaketa oso ona, egokia eta adierazlea dela uste dut. Izan ere, umeei zuzendutako publizitateaz hitz egiterakoan, antzinako adituen esanak agertzen dira...

Beste alde batetik, herrialde desberdinetako irudiak erabili dituzte, herrialde aberats zein pobre, azken batean, gaur egungo ekonomiaren, enpresen,pribatizazioren... ondorio, ekintza eta bideak adierazteko. Beraz, irudi hauek denok bat egiten gaitu, desberdintasunak alde batera utziz eta denon arazoa dela edo behintzat denongan duela eragina adieraziz.

Aipatzekoa baita, dokumentalaren bukaeran, multinazionaleko agintariak, presidenteak, publizistak... agertzen direla, EEBB gobernuko kide batek esaldi jakin bat esaten duenean.; “Un poder que no responda ante nadie, es un poder que no se puede tolerar en este mundo”

Laburbilduz, oso dokumental interesgarria iruditu zait, bai erakutsi nahi duen mezua eta baita mezua adierazteko modua, hau da, ikus-entzunezko alorra.

>>//... MTV...//<<

MTV, Music Televisión, 1981.urtean sortu zen Estatu Batuetan, Warner- Amez Satellite Entertaimenten bidez. Hala ere, 1985-etik Viacom taldearen parte da. MTV lehen emisioa, 1981ko abuztuaren 1ean izan zen. Holan ba, lehen bideoa Thu Buggles talde ingelesaren “ Video killed the Radio Star” izan zen eta bigarrena, Pat Benetarren, “You Better Rurl”.
Gaur egun kate honek, eremu handiak bereganatu ditu. Hau holan izanik, hainbat hedabidek operatzen dute, Nickeldeon, VH1 eta telebista digitaleko zerbitzu asko ere eskaintzen ditu: MTV Jams, MTV Hits, VH1Soul, VH1Mega Hits y Nickeldeon GAS. Honez gain, Espainian bere emisio propioa du. Gaineraz, 2004ko ekainean, aldizkari bat argitaratzen hasi ziren.

Sorreratik gaur egunera, izugarrizko aldaketak izan ditu. Holan ba, MTV, MTV Networks-en bilakatu zen eta nabarmen hasi da. Izan ere, 71.600.000 harpidedun ditu Estatu Batuetan eta beste 302,1 milioi 82 herrialde desberdinetan. Gainera, 9.105 afiliatu ditu eta eguneko 24 ordu emititzen du. Hazkuntza honi esker, munduan zehar zabaldu da eta ondorengo hauek sortu ziren: MTV UK eta USA, MTV Europa ( 1987), MTV Brasil (1990), MTV Japón (1992), MTV China (1995), MTV Asia (1995) eta MTV Latinoamérica (1993). Azken honetan, kateari hasiera Txileko Los Prisioneros taldearen "We are southamerican rockers" bideoak eman zion.
Merkatu interesei dagokionez, MTV gazte talde handi eta zabal bati zuzenduta dago, 12-34 urte bitartekoei, hain zuzen ere. Mundu osoan zehar ezaguna denez, bertoko langileak ere oso ezagunak egin dira, honek VJ edo Videojockeys izenez ezagutzen dira.

Musika kate honi esker, hainbat abeslarik eta taldek ospe handia lortu dute. Honez aparte, ezezagunak edo , behintzat, ez hain ezagunak ziren sariak ere izugarrizko entzutea izatea lortu dute; Video Music Awards eta beraien sariak Los Premios MTV eta MTV Europe Music Awards.

jueves, 23 de octubre de 2008

...// ToP *7 //...


  1. http://www.youtube.com/

    Hemen bideoak eskegi daitezkeenez, gure bloggerrean ipini nahi ditugun bideoak bertotik hartu ditzakegu. Izan ere, orrialde honetan, hainbat bideo baitaude eta era guztietakoak.


  2. http://www.myspace.com/

    My space blog-ak eta bideoak ikusi eta irakurtzeko orrialde bat da eta honen bidez, hainbat musika talde, talde kulturalak… ezagutu ditzakegu. Era honetan, irakasgai honetarako interesgarria litzateke, bideoak bertotik har ditzakegulako baita blog-ak egin.


  3. http://technorati.com/

    Technorati, Interneteko bilatzaile bat da, blog-en bilatzen dituena, hain zuzen ere. Beraz, blog-en munduan gabiltzanez, interesgarria eta oso baliagarria litzateke orrialde hau, blog-ak biltzerako orduan. Izan ere, era jakin bateko edo pertsina jakin baten blog-a bilatu nahiko bagenu, bilatze hau erabiliz, modu eraginkor eta azkarrean aurkituko genuke.


  4. http://www.wikipedia.org/

    Gure blog-etan gai zehatz batzuei buruz iharduten badugu, kontzeptuen definizioak eman beharko ditugu. Honetaz gain, beste edozeri buruzko blog-ak eraiki nahi baditugu, idatziko dugunaren gaiaren inguruko informazioa bertan aurkitu dezakegu. Beraz,lagungarria litzateke wikipedia, orrialde hau entziklopedia bat baita.


  5. http://twitter.com/

    Orrialde honen bidez, beste pertsonekin harremanetan egon zaitezke modu arinean. Twitter irakasgai honetarako interesgarria izan daiteke, blogger edo beste orrialderen baten lanean gaudenean zalantzaren bat sor diezazkigulako. Holan ba, hau erabiliz gero, zalantzak modu arinean argituko litzaiguke.


  6. http://googleblog.blogspot.com/

    Orrialde honetan, produktu. teknologia, googleren kulturari buruzko blogak aurkitu daitezke. Beraz, ikasgai hau, teknologiari buruzkoa denaz, interesgarria litzateke hemengo blogen batzuk irakurtzea teknologiei buruzko informazioa irakurtzeko.

  7. http://www.pccity.es/

    Teknologiari buruzko irakasgaia honetan, ezinbestekoa da, beharrezko aparatu teknologiko eta elektronikoak izatea. Holan ba, web orrialde honen bidez, beharrezko materiala eskura dezakegu eta merkatuko aukera desberdinak aztertu.


sábado, 18 de octubre de 2008

Esaldiak

0.B Al Gore estatubatuarrak, Luxemburgeko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herrirako bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.

1.A Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan.

2.A Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak.

3.A Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.

4.A Georgiano hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.

5.A Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

6.A Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten beldur.